Aiora Jaka Irizarrek Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen Gasteizko Letren Fakultatean. Graduondoko ikasketak Erresuma Batuan, Quebecen eta Alemanian egin ondoren, 2011n Joseba Sarrionandiaren itzulpengintzari buruzko tesia aurkeztu zuen EHUn. Hainbat lanbidetan aritua da (itzulpengintzan, hiztegigintzan, irakaskuntzan, interpretazio komunitarioan...) eta gaur egun Elkar argitaletxean dihardu editore. Mario Benedetti, Mo Yan, Juliana Léveillé-Trudel, Ibon Martin eta Yan Lianke euskaratu ditu, besteak beste.