
Ordizia du jaioterri eta Gasteiz bizileku. Bertan idatzitako lanetan erroak nabarmentzen dira, hala nola Atxiki sekretua obran eta Urrezko giltza disko-liburuan, edota Hiru gutun Iruñetik nobelan. Baina hegoak ere nabariak dira, batez ere migrazioak eta mundu arabiarra guregana hurbiltzerakoan, esate baterako Usoa eta Korri, Kuru, korri! ipuinetan, edota Eztia eta ozpina nobelan. Hegoak berak egindako Mila gau eta bat gehiago lanaren itzulpenean ere antzematen dira, eta bereziki Mahfuzen Mirarien kalezuloa nobela euskaratuan eta Abdellah Taiaren obren itzulpenetan. Lan ugari saritu eta itzuli dizkiote eta, generoak eta diziplinak bateratuz, hainbat ikuskizun eta performance eskaintzen jarraitzen du bai gurean bai atzerrian.
Narrazioa
- 2003 Troiako zaldia (Arabako Foru Aldundia)
- 2005 Pospolo kaxa bat bezala (Pamiela)
- 2012 Hiru gutun Iruñetik (Pamiela)
- 2015 1948ko uda (Erein)
- 2015 Laranja bat zaborretan (Elkar)
- 2016 Erantzuna haizean dabil (Txalaparta)
Eleberriak
- 1989 Jesus, Marie ta Joxe (Erein)
- 1991 Gabrielle (Erein)
- 2000 Jeans-ak hozkailuan (Alberdania)
- 2003 Barrikadak (Alberdania)
- 2010 Joan (Txalaparta)
- 2019 Julien Vinsonen hegaldia (Alberdania)
Haur eta gazte literatura
- 1991 Ametsetako mutila (Elkar)
- 1992 Gutun harrigarri bat (Elkar)
- 1992 Marias ploff-en erabakiak (Elkar)
- 1993 Emakume sugearen misterioa (Alberdania)
- 1993 Jentzi (Erein)
- 1994 Ipuinkaria (Pamiela)
- 1994 Marigorringoak hegan (Edebe-Giltza)
- 1994 1948ko uda (SM)
- 1995 Eztia eta ozpina (Alberdania)
- 1995 Biolin bat Maribeltxarentzat (Edebe-Giltza)
- 1996 Enara, zer berri? (Alberdania)
- 1996 Mustloa naaaiz... (SM)
- 1996 Ilargia ditarean (Elkar)
- 1996 Gizon izandako mutila (Pamiela)
- 1997 Sekretuen liburua (Alberdania)
- 1998 Midasen eraztuna (Erein)
- 1998 Ostiraletako opila (Elkar)
- 1998 Joanaren erregin aulkia (Aizkorri)
- 1998 Atlas sentimentala (Alberdania)
- 1999 Usoa, hegan etorritako neskatoa (Erein)
- 1999 Elur beltza (Erein)
- 2000 Bakarrik eta Buztangabe (Baigorri)
- 2000 TitaNick (Eusko Jaurlaritza)
- 2000 Magalik badaki (Anaya-Haritza)
- 2001 Musuka (SM) 2001 Sorgina eta emakume ederra (Erein): Joxe Arratielekin batera
- 2001 Etsai zaharra eta mendiko lehoia (Erein): Joxe Arratielekin batera
- 2001 Txomin ipurdi (Erein): Joxe Arratibelekin batera
- 2001 Marraztuidazu gutun bat (Desclee de Brouwer)
- 2002 Paularen zazpi gauak (Edebe-Giltza): Juan Kruz Igerabiderekin batera
- 2002 Usoa. Lehen kanpamendua (Erein)
- 2002 Usoa. Zelatan (Erein)
- 2005 Zazpigarrena eta azkena (Elkar)
- 2014 Mundua baloi batean, (Elkar)
- 2015 Elefante bat hegan (Elkar)
- 2016 Beroki gorria (Ibaizabal)
Itzulpenak
- 1993 Ali Baba eta berrogei lapurrak (Pamiela)
- 2002 Mila gau eta bat gehiago (Erein)
- 2006 Mila eta bat gauen gauak (Txalaparta)
- 2006 Ibrahim jauna eta Koranaren loreak (Erein)
- 2006 Mirarien kalezuloa (Alberdania-Elkar)
- 2007 Salbazioko armada (Alberdania)
- 2011 Erregearen eguna (Alberdania)
Disko liburuak
- 2005 Urrezko giltza (Erein)
- 2014 50 (Txalaparta)
Antzerkia
- 2008 Mundua lo dagoen bitartean
- 2014 Ohe deseginak