2022/09/30 - 2022/11/18
Sastraka / Maleza lau artisten elkarlanaren emaitza da: Pello Lizarralde idazlea, Jose Ignacio Agorreta margolaria, Imanol Ubeda musikaria eta Imanol Rayo zinemagilea. Erakusketa ezinezko bidaia bat da. Heriotzaren kontzientzia, apur bat bada ere, izan orduko, gero eta maizago harrapatzen gaitu iraganera itzultzeko bidea hartzeak. Eta itzuli egin behar jakiteko bidearen buruan itzalak eta dezepzioa besterik ez dagoela eta irtenbideren bat bilatzera behartuta zaudela.
Non: Ernest Lluch Kultur Etxea
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igande eta jaiegunetan itxita.
2022/11/02 - 2022/11/30
Zineman protagonista izan den literatura pertsonaia da Drakula eta bere inguruan sortutako unibertsoa, bertsioak, pertsonaiak, iruditeria...
Odol-xurgatzaile pertsonaia mitikoa, bere erotismo eta misteriozko aureola, oso presente egongo da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen eta Fant Bilbaoren eskutik datorren erakusketa honetan.
Horretarako, komikiari, ilustrazioari eta diseinuari lotutako 24 emakume artistek, bai ezagunak eta bai talentu berriek ere, fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte, Bram Stoker-en betiereko Drakula izenekoari begira.
Higinia Garay, Quan Zhou, Raquel Alzate, Laura Pérez, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Irene Márquez eta Conxita Herreroren lanez gain, Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galván, Susanna Martín, Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriam Persand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uveren arte banpiriko berriaz gozatu ahalko da.
Erakusketaren harira, azaroaren 17an Borja Crespo eta Josune Urrutia komisarioek dinamizatutako bisita gidatua, kontzertua eta solasaldia izango dira.
Non: Intxaurrondo Kultur Etxea
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Laguntzaileak: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Fant Bilbao.
2022/11/08 - 2022/12/11
Itxaso Goitia artistak egindako nazioarteko eta garai ezberdinetako emakume aintzindarien ilustrazioak egongo dira erakusgai. Horien artean Edurne Pasaban alpinista euskaldunaren ilustrazioa, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea; Mexikoko kultura eta feminismoaren ikonoa den Frida Kahlo margolari mexikarrarena, edo Kenyako politikaria eta ekologista izan zen Wangari Maathai, Bakearen Nobel Saria jaso zuen lehen emakume afrikarrarena.
Non: Aiete Kultur Etxea
Erakusketaren ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30
Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
Igandeak: 10:00-14:00
Astelehen eta jaiegunetan itxita.
2022/11/08 - 2023/01/18
Erakusketa honek izen bereko liburua du oinarri eta diskurtso nagusietan lekurik ez duten emakumeen historiak biltzen ditu. Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren proiektua da. Kontakizunen protagonistak bortizkeriazko giroetan bizi edo hazi dira, hala nola okupazio militar, pobretze, behartutako lekualdatze, genozidio edo asimilazio kulturaleko testuinguruetan. Egiturazko indarkeria horiek baina, emakumeen eguneroko bizitza baldintzatzen duten eta halako errekonozimendurik ez duten beste indarkeria sotilagoekin korapilatzen dira. Hain justu azken horiek atera nahi ditu argitara Lumineszenteak proiektuak.
Non: Okendo Kultur Etxea (eraikin historikoa)
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
Larunbat, igande, jaiegun eta zubietan itxita.
2022/11/22 - 2023/01/28
Pío Baroja Nessi idazlea (Donostia, 1872/12/28) jaio zenetik 150 urte igaro direla eta, haren jaioterriak erakusketa hau antolatu du, beste ekitaldi batzuen artean; bertan, haren liburuetako pasarte batzuk elkarturik agertzen dira bera bizi izandako edo bere liburuetan jasotako tokien gaur egungo argazkiekin; gainera, haren liburuen lehen edizioetako batzuk ere ikusgai daude.
Erakusketako argazkiak Baroja & Yo bildumako 26 liburuetako azalak eta barneko postalak ilustratzeko erabili ziren, zeinetan autore ezagun batzuek donostiar eleberrigilearekin duten literatura- edo bizi- harremana kontatzen duten.
Argazkia, testua eta helbidea dira postal baten hiru osagaiak; hiru osagai horiexek daude ikusgai erakusketa honetako irudietan, Pío Baroja malenkoniatsuaren urtarorik gogokoena, udazkena alegia, “uda motel, leun berantiar” hori, ate-joka dugun honetan.
Koordinazioa: Joaquín Ciáurriz / Argazkiak: Pedro Pegenaute / Diseinu grafikoa: Tadeo Ciáurriz
Non: Ernest Lluch Kultur Etxea
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
Larunbatak: 16:30-20:00
Igande eta jaiegunetan itxita.