Ipuin Kontalarien VIII. Maratoi honetan, gazte eta helduentzako saioa eskeiniko da.
Zerez egina dago maitasuna? Zeintzuk dira maitasuna osatzen duten materialak? Asko dira maitasuna kontzeptuaren bueltan jaso ditugun irudiak eta esanahiak. Maitasunaren inguruan sorturiko iruditegi horretan arakatzeko ikuskizuna dugu hau.
Maitasunaren materia misterio bat dela esan genezakeen arren, ez da gure estiloa! Eta berau osatzen duten material desberdinak taula gainean jartzeko proposamena litzateke Maitasunaren materialak.
Ikusleek gorputz bi ikusiko dituzte eszenan, mugimendua eta ahotsa baliatuz maitasunaren inguruan hausnartzen eta jolasten.
Erantzun gutxi eta galdera asko.
Galtzagorri Elkartea, Donostia Kultura