Zortzigarrena den honetan lau saio berezi eskeiniko dira:
11:00etan Aho bete jolas. Lourdes Gorostegi eta Idoia Barandiaran. 2-4 urte.
Mundu txiki-txikitik, mundu handi-handira… esku-jolasak, kontuak, kantuak eta ipuinak izango ditugu. Txikitxoenekin literaturaren unibertso zoragarrian murgiltzeko aukera paregabea.
12:00etan Laminak Donostian. Juan Kruz Igerabide. 5-9 urte.
Tradizioko istorioak kontatuko ditu, eta poema batzuk tartekatuko ditu, batzuk entzuteko, beste batzuk elkarrekin esateko.
17:00etan. Ganbaran aurkituko dudan altxorra.Iñaki Carretero. 7-12 urte.
Ganbarak altxor kutxa handiak dira, trastez beteak daude eta traste guzti horiek istorioak dituzte barruan. Nire amonaren etxeko ganbaran maleta handi bat zegoen. Amonak ez zabaltzeko esan zidan eta, irekitzen saiatu nintzen arren, giltza behar nuela ikusi nuen…
18:30 etan. Maitasunaren materia(lak). Mireia Delgado eta Uribarri Atxotegi. 15 urtetik aurrera
Ikusleek gorputz bi ikusiko dituzte eszenan, mugimendua eta ahotsa baliatuz maitasunaren inguruan hausnartzen eta jolasten.