Pello Lizarralde

Zuri-beltzetik argiantzara

VOLVER

Astelehena, 2022(e)ko azaroak 14
19:00
Ernest Lluch K.E.
Euskara
90 minutu
Libre, jarleku guztiak bete arte
Ikusi Google Maps-en

Pello Lizarralde euskal literaturako ahots narratibo berezkoenetakoa da. Salmenta masiborik ez duen idazle izanagatik, aspalditik du irakurle-multzo fidela. 1984ean argitaratu zuen estreinako nobela, E pericoloso sporgersi. Zuri beltzean eta 2020n bere azkenekoa, Argiantza, Euskadi Saria eskuratu zuena. Berriki, Sastraka (Erein, 2022) artefaktu literariorako narrazioak idatzi ditu.

Solasaldi honetan Lizarralderen ibilbideaz arituko da autorea Beñat Sarasola idazlearekin. Lizarralderen literatur ideiak eta idazmoldea ezagutzeko aukera ezin hobea.

2023 © copyright
Donostia Kultura