Donostiako Udala Donostia Kultura Donostia 2016


Literaktum | Festival de letras y lenguajes | 2006 24-28 mayo


Sarrera /

Literaktum-en hirugarren edizioa 2007ko maiatzaren 15etik 19ra burutu da Donostian. Edizio honetan, Literaktum Letren eta Lengoaien Festak …memoriaz gaia izan du ardatz nagusi.

Literaktum literatur gertakaria modu aktiboan, parte-hartzailean eta sortzailean jorratzeko Letren eta Lengoaien Festa gisa aurkezten da. Festa honek bestelako arte-moduekin ere lotzen du literatura, eta azken teknologiei, formatuei eta joerei irekirik dago.

2007ko edizioaren balantzea

Amaitu berri den Literaktumen hirugarren edizioaren balantzea oso positiboa da. Jaialdiaren barruan burutu diren ekitaldi guztiek oso harrera ona izan dute eta antolatzaileen asmoak bete egin dira.

Memoriaren prozesuak gaitzat hartuta burutu den edizio honetan azpimarratzekoa da Luisa Futoranskyk emandako biografia eta fikzioa tailerran bildutako partaide kopurua, hala nola Poesia Urumea bazterrean saio hunkigarria. Halaber, goraipatzekoa da Manuel Vicent eta Juan Cruz bezalako izen handiko egileen partaidetza. Bestalde, Bizitza dokumentu saioan Ignacio Escolar blogariak tamalez azken orduan huts egin zuen eta talde antolatzaileak inaugurazioko ekitaldiko mahai-ingurua berregin behar izan zuen.

Oro har, hirugarren edizio honetako balorazioa positiboa da oso. Izan ere, jaialdiaren helburu nagusiak bete dira: literatura beste arte-moduekin harremanetan jartzea eta publikoaren parte hartze aktiboa lortzea.

Literaktumeko talde antolatzaileak 2008ko maiatzaren 13tik 17ra izango den laugarren edizioa prestatzen hasia da.

2007ko maiatzak 25.


Helburuak / Zentroak /