Berriak

Literaktum 2021: 3.500 partaidekin itxi da jaialdia

Astelehena, 2021(e)ko azaroa(r)en 22-(e)an

Literaktum, Donostiako literatura-jaialdia, azaroaren 8tik 21era egin da hiriko hainbat gunetan eta ekitaldietara jende asko erakarrita itxi du aurtengo edizioa, hots, segida eman dio azken urteotako gorakako bideari, 3.500 lagunek baino gehiagok hartu baitute parte proposamenetan.

Jarraitu irakurtzen

Argitaratua Harkaitz Canoren “Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak” liburua

Kandelikara
Asteazkena, 2021(e)ko azaroa(r)en 10-(e)an

Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak gaur goizean beren argitalpen berria aurkeztu dute, Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak, Harkaitz Canok idatzia, Nosferatu Bildumako IX. zenbakia.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum Txikia 2021: haurrentzako hainbat ekitaldi

Asteazkena, 2021(e)ko urria(r)en 27-(e)an

2021eko Literaktum Txikia ere betea dator aurten ere: antzezlanak Donostiako hainbat kultur etxetan, Haurren Eskubideen egunaren ospakizuna, Harry Potterren inguruko ilustrazio lehiaketa, ipuin kontalariak eta tailerrak. Badugu gonbidatu berri bat ere: Xagutxo Gaztaberria, etxeko txikienei haur udal liburutegiak historiotxo baten bitartez aurkeztuko dizkien pertsonaia berria.

Txikientzako jarduerak azaroaren 2an hasi eta 21ean amaituko dira.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum 2021: literatura eta memoria binomioa izango da ardatz nagusia

Asteazkena, 2021(e)ko urria(r)en 27-(e)an

Literaktum letren jaialdiak azaroaren 8tik 21era izango du aurtengo hitzordua. Sail anitz eta proposamen berriekin dator eta, beti bezala, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da. Literaturaren eta gizartearen arteko konexioak arakatzeko ahaleginari helduko dio aurten ere jaialdiak. Hala, memoria da aurtengo gaia. Literatura eta memoria.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum 2021: jarduera bereziak

Los Hermanos Machado
Asteartea, 2021(e)ko urria(r)en 26-(e)an

Literaktumek jarduera osagarrien programa zabala antolatu du, non instalazio artistikoak, ikastaroak, irrati tailerrak, ikuskizunak eta erakusketak aurkitu daitezkeen.

Jarraitu irakurtzen

David Grossman eta Leila Slimani 2021eko Literaktumen

Osteguna, 2021(e)ko urria(r)en 07-(e)an

Azaroaren 8tik 21era bitartean egingo da aurtengo Literaktum jaialdia Donostiako hainbat espaziotan eta urtero legez, lankidetza sare zabalarekin lanean jarraituko du, nola ez, jatorrizko helburuari eutsiz: literaturara hurbiltzea, bestelako lengoaia eta diziplinei zein egungo eztabaidei lotuta.

Mundu mailako literaturaren izen ezagunak hartuko ditu jaialdiak. Man Booker Prize sariaren irabazle eta hainbat urtetan, Nobel sarirako hautagai izan den David Grossman esaterako, La vida juega conmigo azken lanaz arituko zaigu besteak beste Literaktumen. Leila Slimani frankomarokoarra, 2016an Goncourt Saria irabazi ondoren, Frantziako letren lehen mailan kokatu da eta El país de los otros azken lana izango du hizpide.

Jarraitu irakurtzen

Leonardo Padura Antzoki Zaharrean, maiatzaren 20an, Literaktum Topaketen baitan

Leonardo Padura
Asteartea, 2021(e)ko maiatza(r)en 11-(e)an

Leonardo Padura, 2015eko Letren Asturiasko Printzesa sariduna, Antzoki Zaharrean izango da maiatzaren 20an, 19:00etan. Jarduera honek Literaktum Topaketak izeneko ekimena abiatuko du. Literaktum Jaialdiaren baitan sortutako programa berriari esker, urte osoan zehar ibilbide ezaguneko eta gaurkotasuneko literatur sortzaileen bisitak jasoko ditugu, euren lanak eta proiektuak, irakurleekin parteka ditzaten.

Jarraitu irakurtzen

Najat El Hachmi idazleak emango die hasiera Literaktum Topaketei

Najat El Hachmi
Asteazkena, 2021(e)ko apirila(r)en 21-(e)an

Najat El Hachmi, 2021eko Nadal Literatur Sariaren irabazlea, Okendo Kultur Etxean izango da maiatzaren 27an, 19:00etan. Jarduera hau Literaktum Topaketak izeneko ekimenaren baitan kokatzen da. Literaktum jaialdiaren baitan sortutako programa berrian, urtean zehar ibilbide ezaguneko eta gaurkotasuneko egileen bisitak jasoko ditugu.

Jarraitu irakurtzen
2022 © copyright
Donostia Kultura