Erakusketak

MARRAZKITIK TESTURA

01_marrazkitik

2021/11/02 - 2021/12/11

Erakusketako testuak, Yurre Ugarte idazleak Zaldi Urdina arte espazioan gidatzen duen literatur Sorkuntza Tailerreko partaideek sortuak dira. Izaro Mariezkurrena, Jon Elortza eta Jon Sáenz del Castillo artisten jatorrizko marrazkietan oinarrituta daude.

Non: Tomasene Kultur Etxea

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

AURPEGRAFIAK, IÑAKI MARTIARENA 'MATTIN'

02_aurpegrafiak

2021/11/05 - 2021/12/17

Iñaki Martiarena Otxotorena Mattin autorearen arabera, Aurpegrafiak iritzi-ariketa bat da, eta Euskal Herriko XX. mendeko euskarazko kulturaren, kirolaren eta genero-berdintasunaren arloko 50 lagun ezagunen karigrafiak biltzen ditu. Karigrafiek, Mattinen beraren hitzetan, "ez dituzte pertsonak zauritzen", eta protagonistei eta haien ibilbideei omenaldia egiten dien dibulgazio-proiektu bati bizia ematen diote.

Non: Okendo Kultur Etxea (eraikin historikoa)

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30

Azaroaren 18an, erakusketara bisita gidatua izango da, Iñaki Martiaren Mattin egilearekin.

Euskaraz: 18:00  / Gazteleraz: 19:00

Izena emateko: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo 943 29 02 76

VIRGINIA WOOLF. GELA BAT NORBERARENA, SARA MORANTEREN ESKUTIK

03_una_habitacion_propia

2021/11/05 - 2022/01/31

Erakusketan Virginia Woolf idazlearen bizitza eta obra biltzen dira, Gela bat norberarena saiakeran, Seix Barralentzat sortutako Sara Moranteren ilustrazio artistikoen bidez. Laura Pujolek itzulitako Elena Medelen liburuaren edizioak bezala, erakusketa honek idatzi zuten eta idatzi nahi izan zuten emakumeen oroimena ohoratu nahi du. Sara Moranteren ilustrazio sinbolikoek Virginia Woolfen unibertso konplexura eta aberatsera hurbiltzen gaituzte. Bere garaiko nobelagile handienetako bat izan zen literatur ibilbide berriak esploratuz, eta XX. mendeko literatur modernismoaren eta nazioarteko feminismoaren eredua.

Non: Aiete Kultur Etxea

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30 (Gabonak: 10:00-14:00)

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeak: 10:00-14:00

**Astelehen eta jaiegunetan itxita.

ARTEA KOMIKIGINTZAN

04_artea_komikogintzan

2021/11/19 - 2022/01/29

Artea Komikigintzan Telefónica Fundazioak ekoitzi eta Asier Mensuro arte historiagileak komisariatu duen erakusketa da. Okendo Kultur Etxera Donostia Kulturaren Luteraktum programaren baitan dator.

Komikia margo lan handietara nola gerturatu den islatzen du erakusketak. Hala, margo lan ospetsu askoren bertsioak jasotzen ditu, guztiak bederatzigarren artearen egile ezagunek sortuak: hala nola, Paco Roca, Javier Olivares, Edmond Baudoin edo Ctherine Meuriss. Tartean euskal artista ugari ere badira, esaterako, Luis Durán, Santiago Valenzuela edo Sagar Fornies.

Honez gain, erakusketa honetan bi artista gipuzkoarren lanak ere gehitu dira, lehen aldiz Okendo Kultur Etxeko aretoan erakutsiko direnak: bat Ángel Alonsoren lana, ad hoc sortua, Peter Brueghelen Babelgo Dorrean oinarrituta eta bestea, Museo Bilduma komikiaren orri bat, Iñaki Holgado eta Harkaitz Cano komikigileeena.

Zalantzarik gabe, pinturaren mundura ikuspuntu desberdin batetik hurbiltzeko aukera paregabea.

Non: Okendo Kultur Etxea

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30

Larunbatak eta zubiak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

ALFABETO IKUSEZINA, ALLAN DAASTRUP

05_alfabeto_ikusezina

2021/11/19 - 2022/01/29

Alfabetoa eguneroko ondasun bihurtu da, eta aulki, sardexka edo lanpara baten naturaltasun berarekin erabiltzen dugu; behar ditugunean bakarrik daude hor. Gizarte modernoa definitzen duen asmakuntza boteretsu hori bigarren izaera bihurtu da guretzat, ia ikusezina izateraino.

Alfabeto ikusezina erakusketa, egia esan, espedizio bat da, formaren eta hizkuntzaren arteko mugak aztertzen dituena: formala eta abstraktua. Letra irudi gisa eta letra hizkuntza gisa. Baina, batez ere, alfabetoaren ospakizuna da erakusketa. Geometria soilaren musika, formen arteko oihartzuna eta hizketa ikusarazteko gaitasuna.

Non: Ernest LLuch Kultur Etxea

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30

Larunbatak eta zubiak: 16:30-20:00

2022 © copyright
Donostia Kultura