Canción dulce eleberriarekin 2016an Goncourt saria irabazi eta ondorengo lanek Frantziako letren lehen mailan kokatu dute Leila Slimani (Rabat, 1981) frankomarokoarra. El país de los otros 50eko hamarkadan Marokon hasten den trilogia baten lehen liburua da. Aro koloniala gainditu eta estatu independientea eraikitzeko bidean dagoen lurraldera migratutako amonaren historiaren berri ematen du Slimanik. Istorio pertsonala eta intimoa baina politikoa eta historikoa era berean, non egileak, beti besteena den herrialde batean bizi izanaren sentimendua azaltzen duen, arrotz izatearen eta gutxiengoaren parte izatearen sentimendua.
María Pilar Rodríguezek elkarrizketatuko du Leila Slimani.
Itzulpena euskarara eta gaztelaniara.
Gonbidapena beharrezkoa. Ekitaldia baino 3 egun lehenago eska daitezke (azaroaren 10etik aurrera) (gehienez 2) kultur etxeko e-postara idatzita: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Oharra: Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da.
Argazkiaren copyright-a: Francesca Mantovani
Laguntzailea: Institut Français