Miss Marte, Manuel Jabois

VOLVER

Manuel Jabois
Beteta
Asteartea, 2021(e)ko azaroak 16
19:00
Liburutegi Nagusia - San Jerónimo - Ekitaldi aretoa
Gaztelaniaz
Gonbidapenarekin
Ikusi Google Maps-en

Malaherba eleberria argitaratu eta bi urtera, kazetari moduan ibilbide esanguratsua duen Manuel Jaboisek (Sangenjo, 1978) Miss Marte argitaratu du. Bertan, kazetaria batek hogeita bost urte lehenago gertatutakoari buruzko dokumentala filmatuko du Galiziako kostaldean. Gertakaria oraindik gogoan dutenak elkarrizketatuko ditu horretarako, guztien bizitza aldatu zuen egun baten kontakizuna berridatziz.

Egiari buruzko gogoeta pausatua da Miss Marte; zerbait gertatu zen egun hartan, zer gertatu zen galdera korapilatsuari erantzunez, egia errukitsua kontrajartzen duen istorioa. Jakin nahi ez izanaren memoriaren adibidea, hain zuzen ere egia direlako esan behar ez diren gauzena.

Ylenia Benito kazetariak elkarrizketatuko du Manuel Jabois.

Gonbidapena beharrezkoa da. Ekitaldia baino 3 egun lehenago eska daitezke (gehienez 2) Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu e-postaren bidez.

Argazkia: Alfredo Arias.

2022 © copyright
Donostia Kultura