Izurdeen aurreko bizitza, Kirmen Uribe

VOLVER

Kirmen Uribe
Euskaraz
Asteazkena, 2021(e)ko azaroak 17
19:00

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Behin urrats hori emanda, ez zegoen atzera egiterik. Migrariari ere goitik behera aldatzen zaio bizitza herrialdez aldatzen duenean. Aldatzen zaio bizitza, eta baita ere, iraganarekin duen harremana. Izurdeen aurreko bizitza eleberriak hiru hari narratibo ditu. Lehena, Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) berak New Yorkeko liburutegian egiten duen ikerketa Rosika Schwimmer sufragistari buruz. Bigarrena, idazlearen eta haren familiaren bizitza New Yorken 2018 eta 2021 urteen bitartean (Trump-en agintaldiaren bukaera zalapartatsua eta pandemiaren testuinguruan), eta hirugarrena, idazlearen haurtzaroa 80ko hamarkadan emakume iraultzaileen familia batean. Fikzioaren eta ez fikzioaren mugetan mugitzen den nobela, generoari berari definizio berri bat eman nahian.

Saioa streaming bidez eskaini zen zoom plataformaren bidez eta aukera egon zen galderak idatziz egiteko.

Elkarrizketatzailea: Mari Jose Olaziregi

Literaktumeko youtube kanalean ikusgai

2022 © copyright
Donostia Kultura