100 urte beteko dira azaroaren 11n Martin Ugalde jaio zela eta mendeurren hori ospatzen ari da aurten. Urria eta azaroa bitartean izan dira ekitaldi nagusienak eta horren baitan Martin Ugalde eta haren ekarpena aztertzea helburu duen hitzaldi zikloa antolatu da. Azken hitzaldia Literaktum jaialdiaren barruan antolatuko da. Anjel Lertxundik Martin Ugalderen ekarpen literarioa aletuko digu, haren testuinguruan kokatuta. Literatura, exilioa, emigrazioa, hizkuntza izango ditu ardatz Lertxundiren hitzaldiak.
Aurkezlea: Oihana Iguaran
Oharra: Ekitaldia streaming bidez ere zuzenean jarraitu ahal izango da.