Unisonoa; Ixiar Rozas, Ainara LeGardon eta Rafael Martínez del Pozo

VOLVER

Unisonoa, Ixiar Rozas
Euskaraz
Osteguna, 2021(e)ko azaroak 18
19:00
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
Gonbidapenarekin
Ikusi Google Maps-en

Ainara LeGardonek, Rafael Martínez del Pozok eta Ixiar Rozasek hitza, ahotsa, hatsa, hotsa, sonema, soinua eta musika erabiliko dituzte irakurketa eta kontzertua den pieza honetan.

Abiapuntua Unisonoa (Pamiela, 2020; Bandcamp, 2020) Ixiar Rozasen bi formadun lana da, poema liburuak eta soinu piezek osaturikoa.

Eta ahotsa, xuxurla edo soinua espaziora eramatea. Soinutu: hor sortzen da agian irudia.

Eta hitzen zentzua beste nonbait kokatzen da, bere ihespuntuan, bere paisaian.

Eta hitzek hainbat lengoaia zeharkatzen dituzte, bata bestearen atari direnak, pasaleku direnak.

Entzunmugan esateko ekintza.

Izaki sigi-sagatsuak gaua zeharkatzen.

Gonbidapenak Victoria Eugeniako leihatilan eskatu eta jasoko dira errezitalaren egunean bertan, 17:00etatik aurrera.

 

 

2022 © copyright
Donostia Kultura