Gogoan dut, irakurketa musikatua; Aritz Galarraga & Ibonrg

VOLVER

Gogoan dut, irakurketa musikatua
Euskaraz
Astelehena, 2021(e)ko azaroak 15
19:00
Liburutegi Nagusia - San Jerónimo - Ekitaldi aretoa
Libre, jarleku guztiak bete arte
Ikusi Google Maps-en

Gogoan dut, irakurketa musikatua emanaldiak izen bereko Aritz Galarragaren liburuan du jatorria (Pamiela, 2021).

Memoria ariketa bat da Gogoan dut, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena. Joe Brainard, Georges Perec edota Joseba Sarrionandiak ibilitako bidetik, printza labur, kolpe zuzen, pasarte jakingarriak bilduz osatzen da idazlearen biografia. Baina, azkenerako, oroitzapenez oroitzapen, ariketa pertsonala zena, ez ote den bilakatzen garai, giro, belaunaldi oso batena.

Emanaldian, oroitzapen aukeratu batzuen irakurketa egiten du Galarragak, eta liburuan agertzen diren abestien bertsioak tartekatuko ditu Ibonrg-ek, gitarra soilarekin, bere eremura ekarrita, cover batzuetan ezin ederragoak, besteetan barre eragitekoak sortuz. Irakurketaren eta bertsioen arteko konbinazioak ikuskizun hunkigarri, aktibatzaile, are irrigarri bat sortzen du emaitza gisa.

 

2022 © copyright
Donostia Kultura