Cuaderno de memorias coloniales, Isabela Figueiredo

VOLVER

Isabela Figueiredo
Osteguna, 2021(e)ko azaroak 18
19:00
San Telmo Museoa
Jatorrizko hizkuntzan
Libre, jarleku guztiak bete arte
Ikusi Google Maps-en

Mozambike, 1970eko hamarkadaren hasiera. Guraso portugaldarrak dituen neska bat helduen mundua ezagutzen hasi eta inguruko bidegabekerien lekuko da. Isabela Figueiredok (Maputo, 1963), memoria bikain hauetan, Lourenço Marquesen, gaur egungo Maputon, haurtzarotik nerabezarora igarotako denbora kontatzen du, baita aitarekin izandako harreman konplexua eta deskolonizazio garai gorabeheratsuan Portugalera itzuli izana ere. Egileak indarkeria eta arrazakeria basati eta normalizatua azaleratzen ditu lanean eta Portugalera bueltan "itzulitakoa" izanaren zama. Bere lekukotasun-balioa gainditzen duen lan bat, beste ezeren gainetik, aitarenganako maitasun zurrunbilotsu eta suntsiezinari buruzko gogoeta ederra.

Ander Izagirre kazetari eta idazleak elkarrizketatuko du Isabela Figueiredo.

Itzulpen zerbitzua izango da euskara eta gaztelaniara.

2022 © copyright
Donostia Kultura