Zorionak; Marimotots, Porrotx eta Marimotots

VOLVER

Zorionak Marimotots, Porrotx eta Marimotots
Agortuta Haurrak Euskaraz
Osteguna, 2021(e)ko azaroak 11
18:00
Aiete K.E.
50 minutu
Gonbidapenarekin
Ikusi Google Maps-en

Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.

Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!

 

Oharra: haurrentzako ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko, aldez aurretik izena eman beharko da ikuskizuna izango den kultur zentroko posta elektronikoaren bidez (gehienez 4 gonbidapen). Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Izena emateko epea ekitaldia baino 5 egun lehenago irekiko da (Azaroaren 6tik aurrera) eta gonbidapenak jarduera hasi baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dira.

Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.

2022 © copyright
Donostia Kultura