Piraten istorio bat, Erre produkzioak

VOLVER

Piraten istorio bat, Erre produkzioak
Agortuta Haurrak Euskaraz
Larunbata, 2021(e)ko azaroak 20
17:00
Aiete K.E.
50 minutu
Gonbidapenarekin
Ikusi Google Maps-en

Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eraman du portura. Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du. Baina itsasoak behera egitean, Charlie ohartzen da badagoela areetan erdi lurperatuta kutxa bat. Ireki eta mapa bat eta bidaia-eguneroko bat aurkitzen dituzte.

Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio batean. Ikusle txikienek itsaso zakarraren hondamendiak, gauaren magia eta adiskidetasunaren ahala topatuko dituzte. Piraten istorio bat keinu bidezko ikuskizun bat da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa.

Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako dagokion kultur etxeko e-posta orokorrera bidali beharko da eskaera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (azaroaren 15etik aurrera) (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.

Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.

 

2022 © copyright
Donostia Kultura