Berriak

Olga Tokarczuk ez da martxoaren 13an Donostian izango

Olga Tokarczuk. Egilea: © Lukasz Giza
Astelehena, 2020(e)ko martxoa(r)en 02-(e)an

Gaur goizean jakin dugu 2018ko Literatura Nobel sariduna den Olga Tokarczuk ez dela martxoaren 13an San Telmo Museoan izango.

Jarraitu irakurtzen

Olga Tokarczuk Literaturako Nobel sariduna martxoaren 13an izango da Donostian

Olga Tokarczuk. Egilea: © Lukasz Giza
Osteguna, 2020(e)ko otsaila(r)en 20-(e)an

2018ko Literaturako Nobel sariduna den Olga Tokarczuk idazle poloniarra martxoaren 13an San Telmo Museoko Kaperan izango da arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Jarduera honek Literaktum Topaketak programari hasiera emango dio. Eremu berri honetan, urtean zehar ibilbide ezaguneko nazioarteko egileen bisitak jasoko ditugu.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum 2019: 3.600 partaide baino gehiakorekin itxi da jaialdia

Literaktum 2019: Christina Rosenvinge & Paula Bonet
Astelehena, 2019(e)ko abendua(r)en 02-(e)an

Literaktum, Donostiako literatura-jaialdia, azaroaren 11tik 24ra egin da hiriko hainbat gunetan eta ekitaldietara jende asko erakarrita itxi du aurtengo edizioa, hots, segida eman dio azken urteotako gorakako bideari, 3.600 lagunek baino gehiagok hartu baitute parte proposamenetan.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum Txikia 2019: haurrentzako hainbat emanaldi

Adur, Adur, ez naiz zure beldur
Asteazkena, 2019(e)ko azaroa(r)en 06-(e)an

2019ko Literaktum Txikia ere beteago dator aurten ere: antzezlanak Donostiako hainbat kultur etxetan, Haurren Eskubideen egunaren ospakizuna eta zenbait lantegi euskal ilustratzaile batzuekin Aiete, Altza, Amara, Intxaurrondo eta Martuteneko haurtxokoetan. Txikientzako emanaldiak azaroaren 13an hasi eta 24an amaituko dira.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum 2019: literatura eta feminismoa binomioa izango da ardatz nagusia

Literaktum 2019: aurkezpeneko argazkia
Asteartea, 2019(e)ko azaroa(r)en 05-(e)an

Aurten, Literaktum letren jaialdia azaroaren 11tik 24ra egingo da, sail eta proposamen berriekin eta, beti bezala, kolaborazio-sare zabalarekin. Dena den, bere hartan eusten dio asmo nagusiari, hots, literaturara beste hizkuntza eta diziplina batzuekin eta eztabaidarik gaurkoenekin batera hurbiltzea. Alde horretatik, eta jaialdiak literaturaren eta bere garaiko gizartearen arteko lokarriak arakatzeko duen borondate argiaz, Literaktum 2019 literaturaren eta feminismoaren arteko loturen isla gisa aurkezten zaie herritarrei. Binomio hori da jaialdiaren ardatz nagusia.

Jarraitu irakurtzen

Olga Tokarczuk idazlea 2020ko martxoan egongo da Donostian

Olga Tokarczuk. Egilea: Martin Kraft (CC-BY-SA lizentziapean)
Asteartea, 2019(e)ko urria(r)en 29-(e)an

2018ko Literatura Nobel saridunak, Olga Tokarczuk idazle poloniarrak, ezin izango du etorri azaroaren 15ean Literaktum jaialdira. Halere, idazlea Donostian egongo da 2020ko martxoan.

Jarraitu irakurtzen

Bernardo Atxagak zabalduko du 2019ko Literaktum jaialdia

Bernardo Atxaga
Astelehena, 2019(e)ko urria(r)en 28-(e)an

Euskal Herriko literaturako figura garrantzitsuenetako batekin hasiko da Literaktum jaialdiaren aurtengo edizioa: Bernardo Atxagarekin, hain zuzen ere. Idazleak Etxeak eta hilobiak aurkeztuko du azaroaren 11n, astelehena, 19:30ean Ernest Lluch Kultur Etxean. Egilearen arabera azkena izango den nobela aurkezteko Iñaki Gabarainen laguntza izango du. Gainera, aurreko asteburuan, azaroaren 8an eta 9an, Atxagak ikastaroa emango du euskara Ernest Lluch Kultur Etxean: Nola jarri zintzarria katuari.

Jarraitu irakurtzen

Olga Tokarczuk Nobel saria Literaktum 2019 jaialdian egongo da

Olga Tokarczuk. Egilea: Martin Kraft (CC-BY-SA lizentziapean)
Osteguna, 2019(e)ko urria(r)en 10-(e)an

Literaktum jaialdian, Donostia Kulturak antolatutakoa, 2018ko Literatura Nobel sariduna egongo da. Olga Tokarczuk idazle poloniarra gurean izango dugu azaroaren 15ean. Tokia eta ordua aurrerago emango ditugu ezagutzera.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum18: balorazioa

Literaktum: 2018ko programazioa
Astelehena, 2018(e)ko azaroa(r)en 26-(e)an

Literaktum Jaialdia amaitu berri dela, balorazio positiboa egin du koordinazio batzordeak.

Jarraitu irakurtzen
2020 © copyright
Donostia Kultura