Erakusketak

JANE AUSTEN

jane_austen_erakusketa

2019/11/08 - 2020/02/02

Erakusketa honetan, Ingalaterrako Chawtoneko Jane Austen museoko irudien bidez, idazlearen bizitza eta obra biltzen dira. Hampshire konderriko Jane Austenen museoan, idazlea bere azken urteetan bizi izan zen etxea eta bere leku gogokoena da. Idazlearen talentua loratu zen eta bere obra nagusiak idatzi, berrikusi eta ezagutarazi zituen. Aieteko erakusketaren bigarren zati batean, Harrotasun eta Aurreiritzi lanaren pasarteak bildu dira Maite Gurrutxaga artistak sortutako ilustrazioekin.

Non: Aiete Kultur Etxea

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30 (Gabonetan 10:00 - 14:00)

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeak: 10:00-14:00

**Astelehen eta jaiegunetan itxita

PRINCESSES, REBÉCCA DAUTREMER - PRINTZESA AHAZTUAK EDO EZEZAGUNAK

princesses_erakusketa

2019/11/12 - 2019/11/24

Rebécca Dautremerren ilustrazioen erakusketa hau, edertasunaren, fantasiaren eta aniztasunaren poetika batean inspiratuta dago. Printzesa guztiak ez dira etorkizunera pasa. Batzuk guztiz ahaztuak izan dira. Erakusketan printzesa famatuak eta ezezagunak ezagutuko ditugu, besteak beste, Ohianeko printzesa, Tremenduskah edo Ding eta Dong.

Printzesei eskainitako atalei esker, bere bizimoduari edo haren osagarriei (itzalkinak, abanikoak, bitxiak, etab.), umorea, poesia eta errealitate gozo baten sekretuak aurkitu ditzakegu. Rebécca Dautremerrek (Gap, 1971) Parisen diseinu grafikoa ikasi zuen, eta laster hasi zen gazteentzako liburuak idazten, lehenbizikoa 1996an argitaratuz, eta gero beste hainbat titulu. Plazer handia da ilustrazioaren zale guztientzako, ilustratzaile handi honen obrara hurbiltzea. Bere lana oso zabalduta egon da bere liburuen bidez. Erakusketa Pariseko Robillard Galeriatik ekarritako idazlearen jatorrizko 10 irudi osatzen dute.

Non: Aiete Kultur Etxea

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30

Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeetan: 10:00-14:00

**Astelehen eta jaiegunetan itxita.

LUR: KULTURA HERRIARENTZAT

lur_erakusketa

2019/11/15 - 2019/12/15

50 urte bete dira 1969an euskaltzale talde batek (haien artean Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia edo Ibon Sarasola) Donostian Lur argitaletxea sortu zutenetik. Erakusketa honek abentura horren nondik-norakoa jasotzeaz gain, Alberto Corazónek Lur argitaletxearentzat diseinatutako azal guztien erreprodukzioak eskaintzen ditu ere.

Non: Ernest Lluch Kultur Etxea

Erakusketaren ordutegia:

Astelehentik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30

Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

**Igande eta jaiegunetan itxita.

2020 © copyright
Donostia Kultura