Afari literarioa: cenar con Charles Dickens, Slawka Grabowska

VOLVER

cena-literaria-cenar-con-charles-dickens
Ostirala, 2019(e)ko azaroak 22
21:00
Convent Garden - Easo 20
Gaztelaniaz
175 minutu
Libre, jarleku guztiak bete arte
Ikusi Google Maps-en

Londres viktoriarra bisitatuko dugugaur ezagutzen dugun Eguberria nola sortu zen ikusteko; garai hartan, Charles Dickensek, askok ez dakigun arren, erlijiozko festa bat herriko eta familiako jai, baita ekitaldi komertziala ere, bihurtzen lagundu zuen. Izan ere, Gabonetako ipuina 1843an argitaratzeak lagundu zion festari "Gabonetako espiritua" ematen.

Dickensek gabonetako menu bat ere asmatu zuen bere ipuin ezagun honetan eta Gabonetako ipuinaren hitzaurrea parafraseatuz: Afari literario horren bidez ideia baten espiritua pizten saiatu gara, gure mahaikideei ezinegona –beren buruekiko, besteekiko, urtaroarekiko, ezta gurekiko ere– eragiteko asmorik gabe. Giroak liluratzea espero dugu, espiritu hori galtzea inork nahi ez dezan.

Solasaldia 19:30ean izango da, Slawka Grabowskak gidatuta, eta afaria 21:00etan. Izena emateko epea azaroaren 15ean amaituko da.

* Afarian izena eman eta ordainketa egiteko, egin klik lotura honetan eta matrikulatu zaitez Cenar con Charles Dickens ikastaroan.

 

Harremanetarako: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Kolaboratzailea: Convent Garden.

2020 © copyright
Donostia Kultura