Laura Freixas feminismoaren erreferente bat da. Bere liburu berrian, A mí no me iba a pasar, genero ikuspegia duen autobiografia eskaintzen du, non Freixasek herentzia matxista, edertasunaren tirania, ezkontza, amatasuna eta anbizio intelektuala bezalako gaiak jorratzen dituen. Horretaz guztiaz arituko da Mariasun Landa idazlearekin.
* Oharra: Gonbidapenak museoaren leihatilan banatuko dira azaroaren 12tik aurrera. Pertsona bakoitzeko 4 gonbidapen gehienez.