Olga Tokarczuk idazlea 2020ko martxoan egongo da Donostian

Olga Tokarczuk. Egilea: Martin Kraft (CC-BY-SA lizentziapean)

Asteartea, 2019(e)ko urria(r)en 29-(e)an

2018ko Literatura Nobel saridunak, Olga Tokarczuk idazle poloniarrak, ezin izango du etorri azaroaren 15ean Literaktum jaialdira. Halere, idazlea Donostian egongo da 2020ko martxoan.

Sariak aurrez hartutako konpromiso guztiak bertan behera uztera behartu du abenduaren 10ean saria jasotzeko zeremoniako betebeharrak eta hitzaldia prestatu ahal izateko.

Poloniako idazte eta saiogilea (Sulechów, 1962) Nobel sarien ehun urte luzeko historian izandako hamabosgarren emakume saritua izan da. Epaimahaiak "irudimen narratiboa" eta "pasio entziklopedikoa" txalotu ditu. Egilea ezaguna da bere herrialdean mugimendu ultraeskuindarren kontrako aktibismoagatik.

Psikologoa prestakuntzaz, nobelak, eszena-egokitzapenak, ipuin-liburuak eta hainbat poema-bilduma kaleratu ditu Tokarczuk-ek. Udazken honetan Los errantes (Anagrama) azken nobela plazaratuko da gaztelaniaz. Oraindik ez dago euskaraz idazle honen lanik.

Argazkiaren kreditua: Martin Kraft.

2019 © copyright
Donostia Kultura