Idazlea eta kazetaria. Bere ibilbidean zehar, narrazioa eta saiakera tartekatu ditu. Besteak beste, honako eleberri hauek idatzi ditu: Los ojos que no ven, Preludio, Yo, Farinelli, el capón, Gordo (Sent Soví 2005 Saria eskuratu zuen), Ahogada en llamas y La cáscara amarga.
Beste genero batzuk ere landu ditu, Placer contra placer eta Contar la música horren adibide. Azken horrek bi hamarkadatan barrena El País egunkarian musika kronista gisa egindako lana islatzen du. Hain zuzen ere, El País egunkarian egin ditu kazetari lanetan urte gehien, kultura sailetan edo Babelia eta El País Semanal gehigarrietan. Bestalde, Cadena Ser irratiko La ventana saioan kolaboratu zuen, Gemma Nierga zuzendari zela. 2015ean, Hotel Transición eleberria argitaratu zuen, eta XVII Premio Unicaja de Novela Fernando Quiñones saria eman zioten.
CEUko kultura kazetaritza masterreko irakaslea da eta, halaber, hamar urtez irakasle izan zen Escuela de El Paísen.