Pilar Adón

Pilar Adón (Madril, 1971)

045_pilar_adn

Eleberri eta ipuin idazlea, poeta eta ingeleseko itzultzailea da. Zuzenbidean lizentziatu zen Madrilgo Universidad Complutensen. Zenbait ipuin liburu argitaratu ditu: La vida sumergida (2017), El mes más cruel (2010) eta Viajes inocentes (2005), besteak beste, bai eta Las efímeras (2015) eta Las hijas de Sara (2003) eleberriak ere.

Poesiari dagokionez, Las órdenes (2018) Mente animal (2014) eta La hija del cazador (2011) poesia liburuak argitaratu ditu, azken honek Urteko Liburuaren Saria jaso zuen Madrilgo Liburu-denden Elkartearen aldetik. Bestalde, zenbait idazleren lanak argitaratu ditu ingelesetik: John Fowlesen saiakera bat, Penelope Fitzgeralden bi eleberri, eta Joan Lindsay, Edith Wharton, Christina Rossetti eta Henry James idazleen eleberri zein artikuluak.

Zenbait aldizkari eta gehigarritan ere ipuinak, poestia kritika literarioak argitaratu ditu: Babelia, ABCD, Público, Eñe, Brèves, Turia...

 

Narrazioa

  • 1999 El hombre de espaldas
  • 2005 Viajes inocentes
  • 2007 Las hijas de Sara
  • 2010 El mes más cruel
  • 2015 Las efímeras
  • 2017 La vida sumergida

 

Poesia

  • 2006 Con nubes y animales y fantasmas
  • 2010 De la mano iremos al bosque
  • 2011 La hija del cazador
  • 2014 Mente animal
  • 2018 Las órdenes

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala