Meatzetako ingeniaria da eta Filologia Ingelesean lizentziatua.
Zenbait ipuin liburu idatzi ditu, besteak beste, Como una historia de terror (2008), Ojo Crítico de Narrativa 2008 saria jaso zuena, Bajo el influjo del cometa (2010) eta Física familiar (2014); eleberrien kasuan, honako hauek argitaratu ditu: El hermano de las moscas (2008), Padres, hijos y primates (2011) eta Shakespeare y la ballena blanca (2013).
2017an, Estrómboli ipuin liburua argitaratu zuen, eta aurten, berriz, El silencio de los crujidos (2018).
Idazle lanarekin, itzultzaile, telebistako gidoigile eta testuen erredaktore lanak bateratzen ditu.