Carmen Bachiller

Carmen Bachiller (Guadalajara, 1970)

042_carmen_bachiller

Kazetaria, eldiario.es egunkarian lan egiten du, Gaztela Mantxako edizioan eta, era berean, Emakumearen Institutuaren Yo pongo el límite blogean idazten du, indarkeria matxista salatzean oinarritzen den webgunean.

Telebistan eta irratian lan egin du bere ibilbide profesionalean, eta bestalde, Komunikazio eta Marketin Digitalaren arduradun lanak bete ditu arlo publikoan zein pribatuan.

Noticias de Toledo astekariaren zuzendaria izan zen, eta garai berean, udako ikastaro bat eman zuen Madrilgo Universidad Complutenseren El Escorialen, La mujer periodista y los problemas de género izenburupean. Gainera, Gaztela Mantxako egunkari digitalaren eta Diariocrítico edizioaren zuzendari lanak bete ditu.

¿Puedo montar mi propia empresa? (Almuzara, 2013) liburuaren egileetako bat da, bai eta Estudio Sobre Efectos Constatados y Percepción del Cambio Climático en el Medio Rural de Castilla-La Mancha (2018) lanarena ere.

 

2023 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala