Berta Ares

Berta Ares Yáñez

041_berta_ares

Kulturako kazetaria da. Kazetaritza eta Humanitateak ikasi zituen Salamancako Universidad Pontifician. Estudios comparativos de Literatura, Arte y Pensamiento masterra du, Universitat Pompeu Fabran egindakoa. Gaur egun, doktoretza prestatzen ari da unibertsitate bereko Humanitate Departamentuan, gaizkiaren sinbolismoari buruzko tesiaren bidez.

Erakunde askorekin kolaboratzen du, jakintza, hausnarketa eta eztabaida jardueren programazioaren eta edukien zaintzaren bidez mugitzeko xedearekin.

Revista de Letras aldizkarian elkarrizketak eta literatura kritikak argitaratzen ditu maiz. Kultura garaikideari buruz hausnartu eta mintzatu da idazle eta pentsalari askorekin, besteak beste, Judith Butler, Tzvetan Todorov, Mircea Cartarescu, Charles Taylor, Richard Bernstein, Sheila Benhabib, Jean Luc Nancy, Lila Azam Zanganeh, Teju Cole, Saskia Sassen, Amin Maalouf, Helen Oyeyemi, Nancy Fraser o Mark C. Taylor, Kamila Samsie edo Raúl Zuritarekin.

Saiakerak argitaratu ditu hainbat hedabidetan: Quesher (Tel Aviv University), Forma (Universitat Pompeu Fabra), Coordenadas (Fundación Málaga), Paradigma (Universidad de Málaga) eta Granta en Español.

Memoria, erbestea, erlijioa, modernitatea eta Europa dira bere kezka literario nagusiak.

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala