Kolonbian jaioa, Guildforden (Ingalaterra) hazi zen eta bertan egin zituen interpretazio ikasketak, bai eta piano ikasketak ere. Kolonbian, Espainian eta Los Angelesen ere teknika desberdinak ikasteko ikastaroak egin ditu.
Hainbat telebista serietan parte hartu du. Besteak beste, ETBko Goenkale telesailean lan egin zuen hiru urtez, baita Mi querido Klikovsky edo Hospital Central serieetan ere. Zinema arloan, Sintonia (2005), 80 egunean (2008), Renovable (2016) filmeetan parte hartu du Jose Mari Goenagaren zuzendaritzapean, baina beste hainbat filmeetan ere: Frágil (2003), Rabia (2007), Sukalde kontuak (2009), La media pena (2010) eta Our Old Man and The Sea (2016).
Sorkuntza proiektu eta ekintza ugaritan parte hartzen duen bitartean, bestelako diziplinak ere lantzen ditu, hala nola, gidoigile lanak eta zinema errealizazioari lotutakoak.