Jose Mari Carrere

Jose Mari Carrere (Pasai Donibane, 1963)

037_joxemari_karrere

Ipuin kontalaria, aktorea eta kazetaria. Antzerkigintzan 16 urterekin hasi zen eta hainbat antzerki lanetan parte hartu du. Antzerki irakasle aritu izana da UEU-ko udako ikastaroetan. Jardun nagusiena ipuin kontalariarena da. Orain arte bospasei ipuin ikuskari aurkeztu ditu. Ipuinak bereak zein herri tradiziotik moldatuak kontatzen ditu eta iberiar penintsula osoan zein Latinoamerikan aurkeztu ditu bere lanak.

Kazetaritzan antzerki kritikari aritu izan da, besteak beste, Hika aldizkarian eta Gara egunkariaren Mugalari literatur gehigarrian. Bestelako agerkarietan tartekako kolaborazioak ere egiten ditu. Horrez gain Errenteria/Oreretako Mikelazulo ipuin eskolako arduraduna da.

 

Blog pertsonala

Carrere Kontalaria

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala