Zenbait eleberri, poema liburu eta ipuin liburu argitaratu ditu. Eleberrien artean aipatzekoak dira Absoluta presencia, El detective de sonidos, El ángulo ciego (Euskadi Saria), Los peces negros, Vino, El mal más grave eta Efectos secundarios; antzezlanen artean, La herencia (Buero Vallejo Saria), Gernika es ahora eta La entrevista; eta El arte de la pesca poema liburua.
Canal Europa kultura digitaleko espazioa zuzentzen du, bai eta Un mundo de escritoras jaialdi literarioa ere.
Prentsa idatzian zein irratian kolaboratzen du hainbat hedabiderekin, eta idazketa kreatiboko tailer baten gidari da.
Arte eta Letren Ordenaren Zaldun izendapena jaso du Frantziako gobernuaren eskutik.