Slavenka Drakulic

Slavenca Drakulic (Rijeka, Kroazia, 1949)

035_slavenka_drakuli

Kazetari, idazle eta saiakera egile kroaziarra da. Jorratzen dituen gaien artean, feminismoa, komunismoa eta komunismo osteko garaia dira, eta bere liburuak hizkuntza askotara itzuli dira.

1976an, literatura konparatua eta soziologia ikasketak egin zituen Zagrebeko Unibertsitatean. 1982 eta 1992 urte bitartean, Start eta Danas astekarien erredaktore lanak bete zituen Zagreben, eta batik bat feminismoaren gaiaren inguruan idatzi zuen. Bere eleberrietan gai desberdinak jorratu ditu, hala nola, heriotzari beldurra Holograms of fear, gerraren ankerkeria eta bortxaketen biktimak S-a Novel About the Balkans, Frida Kahloren fikziozko bizitza Frida's bed...

Fikziozkoak ez diren eleberriak ere kaleratu ditu, eta horietan, bere interes nagusiak honako hauek dira: komunismoaren osteko herrialdeetako egoera politiko eta ideologikoa, gerra krimenak, nazionalismoa, feminismoa, gaixotasunak eta emakumeen gorputza.

Eleberriez eta saiakera bildumez gain, hainbat komunikabidetan agertu izan da, besteak beste, The New Republic, The New York Times Magazine, The New York Review of Books, Süddeutsche Zeitung, Internazionale, Nazioa, La Stampa, Dagens Nyheter, Frankfurter Allgemeine Zeitung, Eurozine, Politiken eta The Guardian.

Kroazian, Austrian eta Suedian bizi da egun.

 

Fikzioa

  • 1992 Holograms Of Fear
  • 1993 Marble Skin
  • 1997 The Taste of a Man
  • 1999 S-a novel about Balkans
  • 2008 Frida's Bed

 

Ez-fikzioa

  • 1984 Smrtni grijesi feminizma
  • 1991 How We Survived Cummunism and Even Laughed
  • 1993 Balkan Express: Fragments from the Other Side of the War
  • 1996 Cafe Europa: Life After Communism
  • 2004 They Would Never Hurt a Flya: War Criminals on Trial in the Hague
  • 2006 Tijelo njenog tijela
  • 2009 Two Underdogs and a cat
  • 2011 A Guided Tour Through The Museum of Communism

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala