Aktore eta zuzendaria. Zineman, antzerkian zein telebistan aritzen da. ETBko Goenkale telesailean hasi zen 1994an, eta orduz geroztik, beste hainbat serietan parte hartu du: Ertzainak (1999), El Comisario (2000), Policías, en el corazón de la calle (2000), Campus (2000), Hospital Central (2002), Balbemendi (2006), Mi querido Klikowsky (2007).
Zineman, besteak beste, Ander (2009), Y ahora, ¿qué hacemos? (2013), Todos estamos invitados (2013), Hileta (2016),eta La víctima número 8 (2018) filmeetan parte hartu du, eta antzerkian Irri par txou (2015) Ion Martínezekin batera, Declaración de Guillermo (2017, lanaren egokitzapena ere berak egin zuen), eta Umorea (2017) bakarrizketa.