Idazlea eta Euskal Herriko Unibertsitateko historia irakaslea da; Gasteizen bizi da. Zenbait ipuin liburu eman ditu argitara, besteak beste: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (Erein, 2000), Traizioak (Erein, 2001), La isla de los antropólogos y otros relatos (Lengua de Trapo, 2002), Itzalak (Erein, 2004), Etorkizuna (Alberdania, 2005, Euskadi Literatur Saria 2006), Ipuinak -Antologia bat- (Erein, 2010), Biodiskografiak (Erein, 2011), Idazten ari dela idazten duen idazlea (Elkar, 2012), Inon ez, inoiz ez (Elkar, 2014) eta Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak (Elkar, 2018).
Bi eleberriren egile ere bada: Si Sabino viviría (Lengua de Trapo, 2005) eta Euskaldun guztion aberria (Alberdania, 2008); Azken garaipena komikiaren gidoiarena (Ikastolen Elkartea, 2011, Julen Ribasen marrazkiekin; Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 2012); eta euskal literaturaren inguruko lau saiakerena: Obabatiko tranbia (Alberdania, 2002), Animalia disekatuak (Utriusque Vasconiae, 2005), Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo, 2012; Euskadi Saria Saiakeran 2013) eta (Euskal) Literaturaren alde (eta kontra) (Elkar, 2016). Literatur blog bat dauka (Oharrak & Hondarrak, ibanzaldua.wordpress), eta Gasteizko Irakurle Klubeko koordinatzailea da.