Euskal aktore eta zuzendaria da. Antzertin, Madrilgo W. Layton antzerki laborategian eta Pariseko J. Lecoq antzerki eskolan egin zituen ikasketak. Musika arloan, berriz, klarinetea eta pianoa jotzen ikasi zuen Donostiako Kontserbatorioan. Zine eta bideo ikasketak egin zituen ondoren Andoaingo Zine Eskolan. Ordutik, zuzendari eta aktore gisa lan egin du.
Antzerkian, Orain, Arteszena, Real Teatro de la Zarzuela, Ados, Txalo, Vaiven eta Gorringo taldeentzat lan egin du, besteak beste. Azken taldearentzat Kutsidazu bidea Ixabel lan arrakastatsua zuzendu zuen. 2006an, Max Sarietarako izendatu zuen Xomorroak lanarengatik.
Aktore bezala, Jaun eta jabe telesailean aritu zen lehen aldiz, eta ordutik, Wazemank eta DBH zuzendu ditu. Zineman ere badu esperientzia: 2010ean, El nunca lo haría film laburra zuzendu zuen. 2012an, Borobil Teatroa sortu zuen eta lau lan ekoitzi ditu talde honekin: Ali Baba eta 40 lapurrak, On Egin, Jokoz kanpo eta GU ez gaude bakarrik. Roman eta Julietaazken ekoizpena prestazen ari da.