Literatura Hispanikoan doktorea da, North Carolinako Chapel Hill (AEB) unibertsitatean. Literaturako irakasle titularra izan zen Lehigh Universityn (Pensylvania) 2015. urtera arte. Zenbait artikulu eta Displaced Memories: The Poetics of Trauma in Argentine Women Writers saiakera argitaratu zituen bere ikerketa akademikoaren baitan.
2016an El eco de los disparos: Cultura y memoria de la violencia saiakera liburu argitaratu zuen Galaxia Gutenberg argitaletxearen eskutik. Saiakera honetan kulturaren aldarrikapena egiten du Euskadin iraganean izandako indarkeria bukatzeko. 2017an, aldiz, lehen eleberria kaleratu zuen Galaxia Gutenberg argitaletxearekin: Mejor la ausencia. 80ko hamarkadako industria ondoko Euskadin arakatzen du nobela honen bidez.
Vida y ficción (2017) dokumentala egin du José Ovejerorekin batera. Bestalde, hainbat hedabidetan kolaboratzen du: El País, El Correo/Diario Vasco eta La Marea.