El País egunkariko kazetaria da, eta iritzi sailean zein editorialista gisa argitaratzen ditu artikuluak. Egunkari honetan askotariko lanak egin ditu, hala nola, gehigarrien arduradun (Babelia, Ideas), nazioarteko zein elpais.com sailetako erredaktore buru, zinema eta literatur kritikari, El País Semanal astekariko kazetari edo Afganistan, Irak edo Libanoko gatazketako kazetari gisa.
Onda Cero irrati-katean, Carlos Alsinaren Más de uno saioan kolaboratzen du, La Cultureta atalean. Aurten, liburu bat argitaratu du, Una lección olvidadada. Viajes por la historia de Europa (Tusquets).