Kazetaria eta idazlea da, narrazio-kazetaritzaren alorrean dihardu, eta erreportajeak, kronika, biografiak, bidaia kontakizunak... idazten ditu. Txirrindularitzari buruz ere idatzi ohi du. Nazioarteko hainbat hedabidetan argitaratzen ditu bere artikuluak, hala nola, Altair, CNN, Jot Down, National Geographic, El País, El Diario Vasco...
Radio Euskadi eta Euskadi Irratia irrati-kateetan lan egin du, bai eta Euskal Telebistarako ere. Periodismo con botas bloga du.
2015ean Prentsako Europa Saria jaso zuen eta 2017an, aldiz, Euskadi Literatura Saria.