Manuel Vilas

Manuel Vilas (Barbastro, 1962)

023_manuel_vilas

Poeta eta narratzailea. Poesia liburuen artean, honako hauek azpimarra daitezke: El cielo (2000), Resurrección (2005; XV Jaime Gil de Biedma Saria), Calor (2008; VI Fray Luis de León Saria), Gran Vilas (2012; XXXIII Ciudad de Melilla Saria) eta El hundimiento (2015; XVII Poesía Generación del 27 Nazioarteko Saria). Poesia bilduma 2010ean argitaratu zuen Amor izenpean, eta poesia bilduma osoa, berriz, 2016an Poesía completa izenarekin.

Hainbat eleberri idatzi ditu. 2008an España idatzi zuen, eta XXI. mendeko lehen hamarkadan espainolez idatzitako hamar eleberri garrantzitsuenen artean kokatu zuen Quimera aldizkariak; bestalde, Vilasek idatziak dira Aire Nuestro (2009), Los inmortales (2012) eta El luminoso regalo (2013). Ipuin liburuen artean, aipagarriak dira Zeta (2014) eta Setecientos millones de rinocerontes (2015).

Facebookeko egoerak jaso ditu Listen to me (2013) liburuan, eta 2016an, Lou Reed era español kronika argitaratu zen. 2017an América izeneko liburu autobiografikoa argitaratu zuen, eta azkena, 2018an, Ordesa izenekoa.

Aipatutako sariez gain, Bidaiei buruzko X. Llanes Saria irabazi du bai eta Letras Aragonesas Saria ere (2015). Antologia nazional nagusiek jaso dute bere obra, bai poesian bai narrazioan. Prentsarekin kolaboratzen du.

 

Poesia

  • 2000 El cielo
  • 2005 Resurrección
  • 2008 Calor
  • 2010 Amor
  • 2012 Gran Vilas
  • 2015 El hundimiento
  • 2016 Poesía completa

 

Eleberriak

  • 2008 España
  • 2009 Aire Nuestro
  • 2012 Los inmortales
  • 2013 El luminoso regalo
  • 2014 Zeta
  • 2015 Setecientos millones de rinocerontes
  • 2018 Ordesa

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala