Juan José Millás

Juan José Millás (Valentzia, 1946)

022_juan_jose_millas

Idazle eta kazetari espainiarra. Hogei hizkuntza baino gehiagora itzuli dira bere lanak eta sari ugari jaso ditu. Argitaratutako eleberrien artean, honako hauek azpimarra daitezke: Cerbero son las sombras (1975, Sésamo Saria), Visión del ahogado (1977), El jardín vacío (1981), Papel mojado (1983), Letra muerta (1984), Tonto, muerto, bastardo e invisible (1995), El desorden de tu nombre (1987), La soledad era esto (1990, Nadal Saria), Volver a casa (1990), El orden alfabético (1998), No mires debajo de la cama (1999), Dos mujeres en Praga (2002, Primavera Saria), La ciudad (2005), Laura y Julio (2006), El mundo (2007, Planeta Saria eta Premio Nacional de Narrativa), Lo que sé de los hombrecillos (2010), La mujer loca (2014), Desde la sombra (2016), Mi verdadera historia (2017) eta Que nadie duerma (2018). Bestalde, ipuin-liburuak eta artikulu-bildumak ere argitaratu ditu.

El País egunkariko kolaboratzailea da, eta gaur egungo gaiak zorroztasunez, ironiaz eta originaltasunez lantzen ditu bere zutabe eta artikuluen bidez. Bere konpromiso soziala ere nabarmentzen da zutabeotan. SER irrati-kateko A vivir saioan ere kolaboratzen du.

Aipatutako sariez gain, bere kazetari lana saritu dute: Mariano de Cavia, Miguel Delibes, Francisco Cerecedo, Vázquez Montalban eta Don Quijote sarien bidez.

 

Eleberria

  • 1975 Cerbero son las sombras
  • 1977 Visión del ahogado
  • 1981 El jardín vacío
  • 1983 Papel mojado
  • 1984 Letra muerta
  • 1987 El desorden de tu nombre
  • 1990 La soledad era esto
  • 1990 Volver a casa
  • 1995 Tonto, muerto, bastardo e invisible
  • 1998 El orden alfabético
  • 1999 No mires debajo de la cama
  • 2002 Dos mujeres en Praga
  • 2005 La ciudad
  • 2006 Laura y Julio
  • 2007 El mundo
  • 2010 Lo que sé de los hombrecillos
  • 2014 La mujer loca
  • 2016 Desde la sombra
  • 2017 Mi verdadera historia
  • 2018 Que nadie duerma

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala