Idazle eta bertsolaria, 2003an hasi zen bertso paper lehiaketak irabazten, besteak beste, Durangoko Julene Azpeitia saria jasoz. 2005ean lortutako Idazle gazteentzako Igartza bekari esker idatzi zuen lehen liburua: Aulki bat elurretan (2007). 2007an beste sorkuntza beka bati esker, Joseba Jaka Beka hain zuzen ere, Aulki-jokoa (2009) ipuin liburua idatzi zuen. 2010ean Ttartalo argitaletxearen eskutik haur literaturan murgildu zen Ezin dut eta zer? ipuinarekin. 2013an Euli-giro ipuin bilduma argitaratu zuen eta, berriki, Jenisjoplin (2017) argitaratu du Susa argitaletxearen eskutik.
Kazetaritzan lizentziatua, literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean. Ainhoa Agirreazaldegirekin batera Bertso Eskola Feminista delakoa jarri zuen abian.