Samara Velte

Samara Velte (Zarautz, 1991)

017_samara_velte

Ikus-Entzunezko Komunikazioan graduatua da. 2010. urtetik Berria egunkariko kazetari gisa aritu da, nagusiki nazioarteko politikako eta gizarteko gaiak lantzen.

Nolanahi ere, badu harremana literatur eta kultur gaiekin ere; besteak beste, Eta Karmele? (2012) antzezlanaren egilea da. 2008an estreinatu zen antzezlana Zarautzen eta handik bost urtera bihurtu zen liburu. Antzerki absurduaren generoan kokatzen da lana.

Bestalde, 2015ean Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso zuen kazetari berrien kategorian, Berria egunkariko Mundua sailean Eskoziako independentzia erreferendumari buruzko artikuluengatik.

 

Argitalpenak

  • 2012 Eta Karmele?

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala