Esti Martinez Diaz de Ceriok Magisteritza ikasi zuen eta gaur egun Haur Hezkuntzako irakaslea da Iruñean.
Hainbat sari irabazi ditu, 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Euskarazko XXIII. Literatur lehiaketan aipamen berezia, 2013an Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako sormen lehiaketako Euskarazko Narratiban 1. saria, 2015ean Petri Atarrabiakoa XXV. Literatur saria eta 2017an Donostia Kultura I. Poesia saria, Azalberritze bat (2017) poemarekin.