Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua UPV/EHUn. Horrez gain, Literatura Konparatuko masterra egin zuen UABen (Universitat Autònoma de Barcelona). Elearazi itzulpen bloga kudeatu zuen 2012tik 2015era bitartean.
2014an Erraiak (Elkar) eleberria argitaratu zuen, Igartza bekaren eskutik. Eleberri horrekin Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak banatzen duen Zilarrezko Euskadi Saria lortu zuen urte hartan bertan. 2018an, bestalde, Azala erre (Elkar) eleberria argitaratu du.
Hainbat hedabiderekin kolaboratzen du (Berria, Argia, Euskadi Irratia, Hitzen Uberan), eta literatur kritika argitaratzen ditu Garaegunkarian. Itzulpen-lanak ere egiten ditu, tarteka.