Idazlea eta kazetaria. Lehen ipuin liburua 1991n argitaratu zuen, Historia Argentina, eta sei hilabetez salduenen artean kokatu zen. Halaber, 1991ko errebelazio liburu hautatu zuen kritikak eta Espainian zein Frantzian ere argitaratu zen bertsio zuzendu eta luzeagoan.
Bere ipuinetako asko Argentina, Espainia, Mexiko edo Ingalaterrako hainbat antologiatan jasotzen dira. Gaur egun, etorkizun handiko idazle garaikidetzat jotzen da, eta izenburu esanguratsuen artean, honako hauek aipa daitezke: Vidas de santos (1993), Esperanto (1995), La velocidad de las cosas (1998), El fondo del cielo (2009), La parte inventada (2014) eta La parte soñada (2017).