Berriemailea eta bideo-kazetaria. Los Desiertos de Sonoran jaio zen eta egun Bartzelonan bizi da. Excélsior egunkari mexikarraren Espainiako berriemaile lanetan ari da azken zortzi urteotan. Kazetaritzako erreportajeak, kronikak eta elkarrizketak idatzi ez ezik, Altair Magazine aldizkariarekin kolaboratzen du, ikus-entzunezkoen munduaren zale amorratua da eta gauzak kontatzeko modu berriak bilatzea maite du. Hortik datorkio web dokumental interaktiboarekiko interesa. Dokumental Sortzailearen Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) eta horren ondoren, Farselona dokuweba (farselona.com) zuzendu zuen. Los Desiertos de Sonora dokumental interaktiboa zuzendu du berriki.