Reyes Monforte

Reyes Monforte (Madril, 1975)

07_reyes_monforte

Kazetaria eta idazlea. Ibilbide profesionala batik bat irratian egin du, eta hamabost urtetan zehar, saio desberdinak zuzendu eta aurkeztu ditu hainbat irrati-katetan, besteak beste, Onda Cero eta Punto Radio irratietan. Bestalde, telebistako hainbat saiotan kolaborazioak egiten ditu, Telemadrid, Antena 3, La 2 eta El Mundo TV-n, hain zuzen ere.

2007an argitaratu zuen Un burka por amor lehen eleberria, eta berehala best seller bilakatu zen, milioi eta erdi aletik gora salduta. Telebista serie arrakastatsua ere egin zuten liburuan oinarrituta. Lehen eleberriaren atzetik, liburuak argitaratzen jarraitu du eta hainbat hizkuntzetara itzuli dira liburuok: Amor cruel (2008), La rosa escondida (2009), La infiel (2011), Besos de arena (2013) eta Una pasión rusa (2015).

2018an argitaratu du azken eleberria, La memoria de la lavanda izenekoa.

 

Narrazioa

  • 2007 Un burka por amor
  • 2008 Amor cruel
  • 2009 La rosa escondida
  • 2011 La infiel
  • 2013 Besos de arena
  • 2015 Una pasión rusa
  • 2018 La memoria de la lavanda

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala