Nacho Carretero

Nacho Carretero (A Coruña, 1981)

05_nacho carretero

Kazetaria. Zenbati hedabiderentzat lanean hasi zen, baina freelance izatea erabaki zuen. Hedabide askotan argitaratu ditu bere artikuluak, besteak beste, JotDown, XL Semanal, Gatopardo edo El Mundo. Askotariko gaiak landu ditu bere artikuluetan, esaterako: Ruandako genozidioa, Afrikako ebola, Siriako gerra zibila, Galiziako narkotrafikoa eta baita Deportivo La Coruña futbol taldea ere.

Fariña (2015) liburuarekin arrakasta handia eskuratu zuen, Galizian narkotrafikoaren nondik norakoak agerian utzi zituen eta. Liburuaren telebista seriea ere egin zen 2018an. Liburua oso polemikoa izan zen, bereziki epaileak salmenta lekuetatik kautelaz kentzea erabaki zuenean, O Groveko alkate ohiak egilea salatu ostean. Salmenten lehen lekuan jarri zen berehala eta serieak ere audientzia itzela lortu zuen.

En el corredor de la muerte (2018) argitaratu berri du. Heriotza zigorrera kondenatuta, baina hilketa karguak ukatzen dituen Pablo Ibarren kasuan oinarritzen da liburua.

 

Narrazioa

  • 2015 Fariña
  • 2018 En el corredor de la muerte

 

Bideoa

Elkarrizketak

2019 © copyright
Donostia Kultura Donostiako udala