Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen, eta editore eta gidoilari lanetan jardun du Eider Rodriguez-ek. Gaur egun, EHUko irakaslea da Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Kazetari lanetan aritua da, eta besteak beste, artikuluak argitaratu ditu The Balde, Oarsoaldeko Hitza eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunerokoetan. Lehen literatur lana 2004an argitaratu zuen Susaren eskutik: Eta handik gutxira gaur. 2007an Haragia eta 2010ean Katu jendea ipuin liburuak kaleratu zituen, azkena Igartza Saria irabazi ondoren. Aurten, bere azken ipuin liburua argitaratu du Bihotz handiegia izenekoa. Errelatoa ez da landu duen genero bakarra, ordea: besteak beste, Santa Familia komikiaren gidoilaria izan da, Irene Nemirovskyren Dantzaldia (Le Bal) eleberria itzuli du eta Itsasoa da bide bakarra saiakera literarioaren egilea da.
2018an, Euskadi Literatur Saria eman diote Bihotz handiegia (2017) eleberriagatik.