Euskal idazlea da, Ikus-entzunezkoKomunikazioan doktorea eta EHU/UPVn irakaslea. Bi ipuin- liburu argitaratu ditu: Sua falta zaigu (2007) eta Habitat (2009), Igartza bekari esker idatzia. Haur zein gazteentzako hainbat istorioren egilea da: Paularen seigarren atzamarra, Ez naiz sirena bat, eta zer? eta Patzikuren problemak. 2010ean, Amaia Lapitz saila hasi zuen, gazteentzako nobela sorta bat, Amaia Lapitz abenturazalearen istorioak kontatzen dituena.
2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen Atertu arte itxaron; berriki, gaztelaniaz ere argitara eman da Los turistas desganados izenburupean. 2016an Agustin Zubikarai saria irabazi zuen, eta bertan aurkeztutako nobela-proiektua argitaratu berri du: Amek ez dute idazten (2018).